euskaraespañol

Inaugurazioa Inaugurazioa

Sortzen duten emakumeak. Artearen aurpegi anitzak

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/07 Noiz arte: 2014/10/17, 17:15 - 11:00

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteartean, urriak 7, 17.15etan, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan, 'Sortzen duten emakumeak. Artearen aurpegi anitzak' tituluko ziklo eta erakusketaren inaugurazioa izango da. Jarduera hau UPV/EHUren arabar campuseko Letren Fakultateko irakasle irakurleen taldeak antolatu du.

Edizio berri hau urriaren 7an hasi eta 17an amaituko da eta, ohi bezala, UPV/EHUko ikastegi honetako irakurletzek ordezkatzen dituzten kulturetako andrazkoen historiaren erakusle nahi du izan. Alemania, Katalunia, Frantzia, Galizia, Italia eta Errusia eta beste hiru panel, hiru euskal artistari eskainitakoak. Bere baitan, gainera, erakusketaren inguruan antolaturiko jarduera osagarriak egingo dira, asteartean bertan, urriaren 7an, 17.45etan hasiko den zine zikloa bezala, 'La Ciociara' (Vittorio De Sica, 1960) italiar klasikoaren hasiko dena. Asteazkenean, urriaren 8an, jarraitukoda 15.00etan 'Pina Bausch' (Anne Linsel/Rainer Hoffmann, 2010) dokumental alemanarekin eta, ostegunean, urriak 9, 11.00etan 'Moscú no cree en las lágrimas' [Moskuk ez du malkoetan sinesmenik] (Vladimir Menshov, 1979) errusiar komediarekin. Urriaren 14rako, astearteaz, 13.00etan, 'La vie domestique'  (Isabelle Czajka, 2013) frantses dokumentala programatu da eta, zikloa ixteko, asteazkenean, urriaren 15ean,11.00etan Peque Varelaren film laburrak eskainiko dira: 'Gear' (2004), 'Phace' (2005), '1977' (2007) eta 'Gato Encerrado' [Kaiolatutako katua] (2010).

Sarrera libre eta dohainekoa izango da plaza guztiak bete artean.

Halaber, ostiralean, urriak 17, 11.00etan, Letren Fakultateko gradu aretoan 'Jolastu mugitu okupatu' aurkeztuko dute Polaroiska andreak eta Haizea Barcenilla irakasleak.