-
Erasmus Mundus Joint Master Degree in Enviromental Contamination and Toxicology ECT+ programaren hirugarren promozioaren graduazioa
-
Adimen Artifizialeko Graduaren lehen promozioa
-
UPV/EHUk bere Formula Student ibilgailuak aurkeztu ditu Erresuma Batuan
-
Gure babeslerik onena
-
Low cost teknologia berria, droneen arteko talkak saihesteko
"Bizi-bizirik dago itsasadarra", hitzaldia eta mahai-ingurua José Ignacio Saiz zoologiako katedradunarekin
Noiz eta non
Noiztik: 2014/09/24 Noiz arte: 2014/12/01, 19:00 - 12:14
![](https://www.ehu.eus/documents/10136/3843615/00ria+nervion.jpg/74efa8fa-1948-4e62-bc76-d0cb6dcbb489?t=1417435967000)
Deskribapena
Asteazkenean, irailak 24, 19:00etan, AlhondigaBilboko Bastida (-2 solairua) gelan (Arrikibar Plaza, 4. Bilbao), José Ignacio Salinas, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko zoologiako katedradunak, Bizi-bizirik dago itsasadarra izeneko eztabaida eta mahai-ingurua eskainiko du.
Munduko estuario oso gutxik izan dute Nerbioko itsasadarrak izandako hobekuntza biologikoa. Ikuspegi biologikotik, itsasadarraren berezitasuna bizirik gabeko mundu batetik bizi-bizirik dagoenera aldatzea izan da. Hiritar asko hurbiltzen da haren ertzera hegaztiak, arrainak eta birsortze horren beste adierazle gero eta gehiago ikustera. Hitzaldian ekosistemen kalitate biologikoa neurtzeko bertako faunaren berezko balioa nabarmenduko da.
Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
OHARRA: Sarrerak AlhondigaBilbaoko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte.
Kultura Zientifikoko Katedraren azken berriak ezagutu daitezke haren blogean eta Facebookeko orrian.