-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
-
USE ezohiko deialdian matrikulatu zirenen % 89,17k gainditu du
-
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
UPV/EHUk neurriak hartu ditu Estomatologiako bi irakasle desgaitzeko epaia betetzeko
Javier Goiriena de Gandariasek eta Montserrat Barranquerok unibertsitateko kide izateari utziko diote
Lehenengo argitaratze data: 2014/05/23
Maiatzaren 23an, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak modu formalean jakinarazi dio UPV/EHUri Francisco Javier Goiriena de Gandarias eta Montserrat Barranquero Arola Estomatologia I Saileko irakasleei erabateko desgaikuntza zigorra ezartzeko epaia irmoa dela. Jakinarazpena hartuta, unibertsitateak berehala hasi du epaia betetzeko prozedura. Horrela, gaur bertan, maiatzaren 23an, errektoreak erabakia eman du eta horren bidez UPV/EHUk adierazi du bi irakasleok karreko funtzionario izaera galdu dutela, eta, ondorioz, lanpostutik kendu ditu. Adierazpen horrek 2014ko maiatzaren 20tik aurrerako ondorioak izango ditu, bat etorrita probintzia auzitegiak egindako jakinarazpenean jasotakoarekin.