Tantak UPV/EHUko Hezkuntza Aldizkariaren 25. urteurrena
Noiz eta non
Noiztik: 2014/03/13 Noiz arte: 2015/01/26, 19:00 - 09:25
Deskribapena
25. urteurrena dela eta, ostegunean, martxoak 13, 19.00etan, Arabako campuseko Elkar liburu-dendan (Apraiztarrak k. 1) Tantak UPV/EHUko hezkuntza aldizkariaren azken alea aurkeztuko da, euskaraz argitaratzen den hezkuntza aldizkari bakarra izanik.
Honako hauek hartuko dute parte aurkezpenean:
- Xabier Etxaniz, UPV/EHUko euskararen arloko errektoreordea.
- Txema Preciado, Tantak aldizkariaren zientzi batzordeko kidea.
- Karlos Santiago, aldizkariko zuzendari ohia.
- Igor Camino, Tantak aldizkariko zuzendaria.
Sarrera libre eta dohainekoa izango da interesik lukeen pertsona ororentzat.