euskaraespañol

EUSKAMPUSek nazioarteko ebaluazioaren emaitzak aurkeztuko ditu

Noiz eta non

Noiztik: 2014/02/05 Noiz arte: 2015/01/28, 11:00 - 11:15

Kokapena

Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, otsailak 5, 11:00etan, Bizkaia Aretoko Elhuyar gelan (Abandoibarra 3, Bilbo), EUSKAMPUS Nazioarteko Bikaintasun Campusak jaso dituen ebaluazioen emaitzen berri emango du. Halaber, proiektuaren helburuak jakinaraziko ditu 2014-15 aldirako.

Prentsaurrekoan izango dira:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Pedro Miguel Etxenike, Donostia International Physic Center-eko (DIPC) presidentea
  • Joseba Jauregizar, Tecnalia Korporazio Teknologikoko zuzendari nagusia

EUSKAMPUS Euskal Herriko Unibertsitatearen proiektu estrategikoa da, eta DIPC-rekin eta Tecnalia Korporazio Teknologikoarekin batera sustatu du. Hainbat espezializazio arlotako heziketa-eskaintzaren, ikerkuntzaren eta jakintza-transferentziaren bikaintasuna eta nazioarteko proiekzioa lortzea da helburua. Horretaz gain, gizarte erantzukizunaren eta unibertsitate proiekzioaren arloko helburu zabalak barneratu ditu, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen erakunde nagusiak ere kide egin dira.

2010ean Nazioarteko Bikaintasun Campustzat onartu zuen proiektua Nazioarteko Batzorde Independente batek, eta ordudanik lanean ari da. Lan horren emaitzak biharko prentsaurrekoan ezagutaraziko dira.