-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
‘Libertad, arte y cultura. Reflexiones jurídicas sobre la libertad de creación artística’ liburuaren aurkezpena
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/05/17, 18:00
Kokapena
Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Maiatzaren 17an, 18:00etan, “Libertad, arte y cultura. Reflexiones jurídicas sobre la libertad de creación artística” izeneko obra aurkeztuko da Bizkaia Aretoko Elhuyar aretoan. Gabeiras Fundazioak liburua Marcial Pons argitaletxearekin argitaratu du. Bertan parte hartzen dute, besteak beste, Igor Minteguia Arregui, Mikel Díaz Sarasola eta Íñigo Gordon Benito UPV/EHUko irakasleek.
Liburuan jorratzen diren gaiak zentsurarekin eta askatasun artistikoarekin lotutako azken aldiko zenbait gertakarirekin lotuta daude. Gertakari horiek eztabaida piztu dute esparru juridikoan, eta eragin mediatiko handiko albiste bihurtu dira.
Lan kolektibo honek, diziplina anitzeko ikuspegi batetik, askatasun artistikoaren ertzen azterketa integrala egiten du, bai artistaren ikuspegitik, bai legelariaren ikuspegitik, sorkuntza-lanaren mugei buruz sortzen diren galderei erantzuten saiatuz.
Aurkezpenaren ondoren, mahai-inguru bat egingo da, eta honako hauek hartuko dute parte:
- Roger Dedeu, Gabeiras Fundazioaren presidentea eta Kulturarako Eskubidean aditua.
- Jesús Prieto de Pedro, zuzenbide Administratiboko Katedraduna eta Kulturarako Eskubidean Aditua.
- Maria Lorenzo, Gabeiras Fundazioaren Koordinatzailea.
- Igor Minteguia Arregui, UPV/EHUko Zuzenbide Publikoa eta Zientzia Historiko Juridikoak eta Pentsamendu Politikoaren saileko irakaslea eta askatasun artistikoaren mugetan aditua.