GAKOAK - Unibertsitateko Aditua: Ekoizpena, Aplikazioa eta Diseinua Bertako Zurarekin. Gauzatzea eta Esku hartzea Zurezko Egituretan

TITULUAREN GAKOAK

Titulu honetan egituretan eta eraikinetan erabiltzeko hemen bertan ditugun zur espezieak ondo ezagutzeko prestakuntza ematen da. Zuraren ekoizpenari, gestioari eta eraldaketari buruzko ezagutza lortuko da eta horrek arkitekturan daukan aplikazioa, eta horrez gain, eraikuntzako egituretan dituen aplikazioetan sakonduko da. Tituluak zurezko egiturak egiteari buruzko atal berezi bat dauka: diseinua, garapen teknikoa, eraikitzea, bizitza erabilgarria. Beste atal bat egungo eraikinetan eta ondore eraikinetan jadanik egon dauden zurezko egituretako esku-hartzeei buruzko izango da. Programan bisitak egingo dira alorreko enpresetara.

 

Erakunde laguntzaileak: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila (Eusko Jaurlaritza), Baskegur, Euskadiko Egurraren Elkartea

Erakunde babesleak: Egoin, Garnica, Simpson Strong-Tie, Rothoblaas

Aplikazio habiaratuak

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Gaztelania

Kreditu kopurua

30 ECTS kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

1.400 €

Irakaslekua

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa

Arduraduna

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa


943015896

Titulu hau Zurezko Egiturak, Eraikuntza eta Diseinuan Berezko Masterraren parte da

Titulu hau Zurezko Egiturak, Eraikuntza eta Diseinuan Berezko Masterraren parte da.

Ikusi Master honi buruzko informazioa

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Unibertsitateko Aditua: Ekoizpena, Aplikazioa eta Diseinua Bertako Zurarekin. Gauzatzea eta Esku hartzea Zurezko Egituretan

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Zurezko eraikuntza sistema tradizionalen eta berrienen ezagutza barneratzen ditu.
  • Bakarra eta erreferentea izan nahi du EAEn, Eusko Jaurlaritzak zura sustatzearen alde egindako erronkaren barruan.
  • Irakasle gisa zuraren sektoreko erreferente prestigiotsuenak ditu.
  • Teoria, praktika, adituekiko harremanak, bisitak zentro teknologikoetara eta diseinu eta kalkulu tresna aurreratuenak konbinatzen dira.

Irteera profesionalak - Unibertsitateko Aditua: Ekoizpena, Aplikazioa eta Diseinua Bertako Zurarekin. Gauzatzea eta Esku hartzea Zurezko Egituretan

Irteera profesionalak

Eraikuntzaren industria berria, arkitektura estudioak, kalkulu ingeniaritzak, eraikuntza eta aholkularitza enpresak, horietan guztietan behar dira material horren diseinuan, kalkuluan eta eraikuntzan ongi trebatutako langileak.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak