- Derrigorrezkoa da 150 orduko praktikak egitea. Horretarako, akordioak daude masterrarekin elkarlanean aritzen diren enpresekin, prestakuntza teorikoa eta praktikoa enpresako praktikekin osatzeko.
- Zibersegurtasunaren arloan diharduten jarduneko profesionalek praktikak egin ditzakete, zeinek bere enpresan, masterreko irakasleek gainbegiratuta.
Praktikak
Praktikak eskaini nahi dituzten erakundeak
UPV/EHUko ikasleen kanpoko praktikek hezkuntza akademikoan jaso eta berenganatutako jakintzak aplikatzeko eta osatzeko aukera eskaintzen die ikasleei.
Enpresa edo erakunde gisa interesa baduzue berezko master edo graduondokoren bateko ikasleei praktikak egiteko aukera eskaintzeko:
- Praktikak eskaintzeko interesgarritzat jotzen duzuen berezko masterra edo graduondokoa identifikatu ezazue. Hemen daukazue prestakuntza eskaintza osoa.
- Gurekin harremanetan jarri profesorado.ensenanzaspropias@ehu.eus mailaren bidez, hitzarmen bat adosteko.