XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).

GAKOAK - Etengabeko Prestakuntzako Masterra: Pertsonei Egindako Kaltearen Balorazioa

Tituluaren gakoak

Helburu nagusia da ikasleek pertsonengan eragindako kalteen balorazioan biltzen diren arloetako jardun profesionalerako beharrezkoak diren ezagutzak eskuratzea: lanerako aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra; desgaitasuna eta menpekotasuna;  peritatze judiziala eta pribatua; eta pertsonari eragindako kalteen konpentsazioan duen interpretazioa ulertzeko oinarrizko ezagutza juridikoak.

Hortaz, landutako ezagutzek lagungarriak izan behar dute peritatze profesionalerako, dela epaitegietan, dela Estatuko Osasun Sistemaren osasun arloko ikuskatzailetzan, dela Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko ezintasunak ebaluatzeko taldeetan, dela Gizarte Segurantzarekin lankidetzan aritzen diren Mutuetan, dela foru aldundietako menpekotasuna eta desgaitasuna baloratzeko zerbitzuetan, dela aseguru etxeetan.

4 ARRAZIO - Etengabeko Prestakuntzako Masterra: Pertsonei Egindako Kaltearen Balorazioa

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Arlo juridikoan, osasun arloan nahiz arlo soziosanitarioan peritu-probak egiten adituak diren profesionalak ditugu.
  • Ebaluazioaren arlo kliniko guztietan prestigio eta esperientzia handiko profesionalak.
  • Erdi-presentzialtasunari eta ordutegi egokituei esker, bateragarriak dira laneko jarduna eta praktikak egiteko aukera.
  • Pertsonengan eragindako kalteak baloratzeko erakunde nagusietan tutoreekin praktika klinikoak egiteko aukera.

IRUDIA - Etengabeko Prestakuntzako Masterra: Pertsonei Egindako Kaltearen Balorazioa

IRTEERAK PROFESIONALAK - Etengabeko Prestakuntzako Masterra: Pertsonei Egindako Kaltearen Balorazioa

Irteera profesionalak

  • Laneko istripuen edo gaixotasun profesionalen Mutuak.
  • Aseguru etxeetarako balorazioak.
  • Desgaitasuna eta menpekotasuna baloratzeko zerbitzuak (foru aldundiak).
  • Gidatzeko eta armak edukitzeko baimenak lortzeko balorazioa (gidabaimena eta su armak edukitzeko baimenak aitortzeko zentroak).
  • Osasun zerbitzu publikoen osasun ikuskatzailetza.
  • GSINen ezintasunak baloratzeko taldea.
  • Eremu pribatuan egindako kaltearen balorazioa abokatu, mediku, odontologo eta abarrentzat.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).