GAKOAK - Etengabeko Prestakuntzako Masterra Osteointegrazioa eta Aho Errehabilitazioa

Tituluaren gakoak

Gaixotasun periodontalak bi talde handitan banatzen dira: gingibitisa eta periodontitisa. Azken hori atzeraezina da eta hortz-haginak galtzen diratratamendurik ezean. Periodontitisa da munduan prebalentzia handiena duten gaixotasunen artean seigarrena, eta funtsezkoa da haren diagnostiko eta tratamendu goiztiarra. Hortz-haginen inplanteak alternatiba eraginkor bat dira galdutako hortzen ordezkoak jartzeko.

Periodontzia eta Osteointegrazioa masterra osatzen dute Etengabeko Prestakuntzako 2 masterrek (EPM): Periodontzia EPMk (120 ECTS, 2 ikasturte) eta Osteointegrazioa eta Aho Errehabilitazioa EPMk (60 ECTS, ikasturte bat), era horretan betetzeko bai Espainiako legedia (822/2021 ED) bai Europako jarraibideak. Ezinbestekoa da bi EPMak gainditzea Periodontzia eta Inplantologiako espezialista baten trebetasun diagnostiko-terapeutikoak lortzeko.

Lehenengo urtearen ardatza da diziplina anitzeko diagnostikoa eta plangintza, tratamendu periodontal ez-kirurgikoa eta kirurgikoa (kirurgia periodontala). Bigarren ikasturtean sakondu egiten da tratamendu kirurgiko aurreratuan, barne hartuta terapia birsortzaileak, kirurgia plastiko periodontala eta kirurgia inplantologikoa. Hirugarren urtean, programa oinarritzen da terapia inplantologikoan eta terapia periodontal kirurgikoan.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

10

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Urtarrila 2025

Abendua 2025

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

8.400 €

Irakaslekua

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Arduraduna

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

ARRAZOIAK - Etengabeko Prestakuntzako Masterra Osteointegrazioa eta Aho Errehabilitazioa

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Diziplina anitzeko programa teoriko-praktikoa (praktika aurreklinikoa/klinikoa), hiru ikasturtetan garatua (180 ECTS kreditu), bat eginik Europako jarraibideekin.
  • Irakasle guztiak unibertsitate espezialistak dira Periodontzian, Inplantologian, Protesian, Ortodontzian, Estetikan, Endodontzian, Aho Medikuntzan eta Aho eta Aurpegiko Minean.
  • Ibilbide luzea: 14 edizio (1995etik)
  • Tutoretza etengabea eta pertsonalizatua.

IRUDIA - Etengabeko Prestakuntzako Masterra Osteointegrazioa eta Aho Errehabilitazioa

IRTEERAK - Etengabeko Prestakuntzako Masterra Osteointegrazioa eta Aho Errehabilitazioa

Irteera profesionalak

  • Periodontzian eta Inplantologian espezializatutako praktika klinikoa.
  • Espezialitate honen irakaskuntza postuak eskuratzeko aukera, unibertsitate publikoetan eta pribatuetan.
  • Ikerketa klinikoa sektoreko enpresetan. 

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak