Derrigorrezko praktikak egingo dira OS eta OKren esparruan eta, ikastaroak ematen diren bitartean edo amaitu ondorengo hilabeteetan egin ahal izango dira. Norakoak eskainiko dira estatuan eta nazioartean kokatutako instituzio edo entitateetan. OSren arloan lan esperientzia duten ikasleek kanpoko praktiken irakasgaia baliozkotu ahal izango dute (batzorde akademikoak onartu beharko du, garatutako lanaren ezaugarrien eta iraupenaren arabera).
Praktikak
Praktikak eskaini nahi dituzten erakundeak
UPV/EHUko ikasleen kanpoko praktikek hezkuntza akademikoan jaso eta berenganatutako jakintzak aplikatzeko eta osatzeko aukera eskaintzen die ikasleei.
Enpresa edo erakunde gisa interesa baduzue berezko master edo graduondokoren bateko ikasleei praktikak egiteko aukera eskaintzeko:
- Praktikak eskaintzeko interesgarritzat jotzen duzuen berezko masterra edo graduondokoa identifikatu ezazue. Hemen daukazue prestakuntza eskaintza osoa.
- Gurekin harremanetan jarri profesorado.ensenanzaspropias@ehu.eus mailaren bidez, hitzarmen bat adosteko.