TITULUAREN GAKOAK
Enpresa Institutuak 2008az geroztik antolatzen duen «Ondare Kudeaketako eta Banka Pribatuko Unibertsitate Aditua» tituluak finantza merkatuen eta produktuen oinarriei buruzko prestakuntza teoriko-praktikoa eskaintzen du, ondare eta inbertsioen kudeaketara zuzenduta.
Programak zenbait tresna eta ezagutza eskaintzen ditu, informazio ekonomiko eta finantzarioaren iturriak interpretatzeko, finantza merkatuak eta produktuak ikuspegi finantzario eta fiskal batetik ulertzeko, eta, aurreztaileen/inbertitzaileen beharren eta helburuen arabera (enpresak nahiz partikularrak izan), plangintza finantzario eta fiskal egoki bat egiteko gaitzea.
Titulu hau Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak akreditatu du finantza aholkularitzako jarduera egiteko, MiFID II Europako erregulazioaren eskakizunekin bat. Horren arabera, bada, finantza aholkularitza ematen duten langileek, nahitaez, batzorde horrek aitortutako titulazioa izan behar dute, bere jarduera egin ahal izateko.