TITULUAREN GAKOAK
Titulu honetan mikologiaren oinarriak landuko dira, eta onddoek osasunarekin daukaten harremana. Onddoen ezaugarri orokorrak, morfologia eta metabolismoa ikusiko ditugu. Gainera, xehetasunez ikusiko dugu bai morfologian oinarritutako onddoen sailkapen tradizionala eta bai identifikazio molekularrerako teknika nagusiak eta gaur egungo sailkapena. Azkeneko zatian onddoek osasunerako eta gaixotasunerako daukaten garrantziari erreparatuko diogu. Horrela, xehetasunez aztertuko dugu patogenia, mikosien sailkapena eta epidemiologia, eta mikologia medikoaren ikerketa metodo nagusiak analizatuko ditugu.
Aditu titulu honek 15 ECTS kreditu ditu, eta lan bat egitea eskatzen du, ikerketa lana edo bibliografia lana izan daitekeena.