Gaia

XSLaren edukia

MIKEL TORRES ALDAVE

Ezagutza arloa
Filosofia
Saila
Filosofia
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
mikel.torres@ehu.eus

Mikel Torres Aldave UPV/EHUko Filosofia Sailean irakasle atxikia da.

Filosofian lizentziatua eta doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatearengatik (UPV/EHU).

Letren (ikasgaia: “Ideia Filosofikoen Historia”) eta Lan Harreman eta Gizarte Langintzako fakultateetan (ikasgaia: “Filosofia eta Gizarte Langintza”) nahiz Esperientzia Geletan (ikasgaia: “Pentsamendu Ekonomikoaren eta Politikoaren Historia”) klaseak ematen ditu Gasteizen. Etikako klaseak ere ematen ditu Etika Soziosanitarioan Unibertsitate Espezializazio graduondokoan eta Arreta Goiztiarreko Berezko Masterrean, biak UPV/EHUn.

Haren ikerketak Filosofia Moralean eta Etika Aplikatuetan zentratu dira nagusiki, batez ere animalien kontsiderazio moralarekin lotutako auzietan. Gaur egun, haren ikerketa lanak, Jokabidearen Ekonomian altruismoaren/berekoikeriaren esperimentuek eta Gizarte Psikologiako taldeen arteko diskriminazioaren esperimentuek Filosofia Politikoko banatze justiziaren teorien analisi kritikorako egin ditzaketen ekarpenak aztertzen ditu.

Liburu atal eta artikulu ezberdinak argitaratu ditu aldizkari nazionaletan eta internazionaletan.

UPV/EHUn sortu berria den ETICOP-IT Ethics in Communities of Practice Ikerketa Taldea / Grupo de investigación sobre ética en comunidades de práctica ikerketa taldearen kidea da.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak