ANDONE SISTIAGA BERRONDO
- Ezagutza arloa
- Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak
- Saila
- Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia
- Ikastegia
- Psikologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- andone.sistiaga@ehu.eus
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Psikologian lizentziatua (2004) eta unibertsitate berean neuropsikologia klinikoan espezializatua (2007). Osasun psikologo orokorra eta irakasle elkartua 2017az geroztik, gradu eta graduondoko irakaslea da (3 hizkuntzatan). Irakaskuntza, unibertsitate kudeaketarekin konbinatu du, 2015-19 artean praktiketako eta graduondoko dekanorde eta gaur egun Osasun Psikologia Orokorreko arduraduna izan delarik.
2010ean Distrofia miotonika eta beste gaixotasun neuromuskular batzuen karakterizazio neuropsikologiko eta estrukturalaren inguruan bere tesi lana irakurri zuenetik, diziplina anitzeko ikerketa proiektuetan parte hartu du klinika, biologia, metodologia eta informatika arloetako profesionalekin lankidetzan, bai naziobarruan baita nazioartean ere. FIS proiektu baten (ISC-III) ikerlari nagusia da eta bi ikerketa seiurteko eta trasferentzia seiurteko bat ditu. Bere beste ikerketa lerro batzuk dira, halaber, Esklerosi Anitzaren inplikazio kognitiboa eta Haur goiztiarren neurogarapena. Sarean Ikerketa Biomedikoen Taldearen (CIBERNED) kidea da 2008tik eta baita Biodonostia Institutuko neurozientzia taldekoa. Urtetan, aurretik aipaturiko jarduerak asistentzia klinikoarekin konbinatu ditu Donostiako Unibertsitate Ospitalean OTRI kontratu baten bitartez. Horrek ikasleei praktika psikologiko aplikatuaren esperientziak transferitzea eta ikerketa traslazionalera gerturatzea ahalbidetu diolarik.