GAKOAK - Mikosiak Praktika Klinikoan Unibertsitateko Aditua

TITULUAREN GAKOAK

Aditu titulu honen helburua, azken buruan, da profesional gehienek edukitzea mikosien prebentzio, diagnostiko eta tratamendurako behar den prestakuntza.

Aztertuko dira immunoeskasiarik ez duten pazienteen miosiak, adibidez lehen mailako arretan aurkitzen diren mikosiak (ahokoak, genitourinarioak, azalekoak, azalpekoak eta begietakoak) edo egoera kritikoan dauden pazienteenak ( mikosi osteoartikularrak, nerbio sistema zentralekoak eta sakabanatuak). Gainera, immunoeskasia duten pertsonen mikosiak ere aztertuko dira, adibidez transplanteak jaso dituzten pertsonenak, GIBez kutsatutakoenak, neoplasiak dituzten pazienteenak, terapia biologikoez tratatzen ari diren pazienteenak, edo arrisku handia duten beste batzuenak, adibidez fibrosi kistikoa dutenenak.

Aplikazio habiaratuak

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).

ESTEKA - Mikologia Medikoa Berezko Masterra

Titulu hau Mikologia Medikoa Berezko Masterraren parte da.

Ikusi Master honi buruzko informazioa

ARRAZOIAK - Mikosiak Praktika Klinikoan Unibertsitateko Aditua

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Titulazio hau aitzindaria da Europan eta Latinoamerikan.
  • Etengabeko prestakuntza pertsonalizatua ematen du onddoek sortutako gaixotasun infekziosoen (mikosien) arloan.
  • Urrunetik (online) ematen denez, eta moduluka egituratuta dagoenez, ikasleek beren erritmoan egin dezakete, eta masterra lanarekin bateratu.
  • Irakasleak puntakoak dira, unibertsitatekoak nahiz eremu profesionalekoak, eta arlo mediko eta biosanitario desberdinetatik datoz. Horrek kalitateko prestakuntza zabala, integratua eta diziplinartekoa bermatzen du.

IRTEERA PROFESIONALAK - Mikosiak Praktika Klinikoan Unibertsitateko Aditua

IRTEERA PROFESIONALAK

Onddoek sortutako gaixotasun infekziosoak diagnostikatu eta gaixoei arreta eta tratamendua eman behar dieten profesionalek prestakuntza izan behar dute Mikologia Medikoan, kalitateko zerbitzua emango badute. Gainera, mikosien patogenia, diagnostikoa eta tratamendua ikertu nahi dutenek prestakuntza akademiko sendoa izan behar dute arlo horretan. Onddoek eragindako gaixotasun infekziosoen arloko profesional biosanitarioen eta ikertzaileen gabeziaren aurrean, ikasketa hauen xedea da hutsune hori betetzen laguntzea, bereziki mikrobiologiaren, teknologia medikoaren, medikuntzaren eta erizaintzaren arloan.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).