Tituluaren gakoak
35 urte Marketin eta Salmenten arloko profesionalak trebatzen, merkatuan esperientzia eta onarpen handia duen prestakuntza-eskaintza gisa bermatzen gaituzte. 1.200 graduatu baino gehiagoren garapen profesionalean lagundu dugu, gaur egun gure inguruko enpresetan erantzukizuneko postuetan daudenak.
Formakuntza Euskal Herriko Unibertsitatean ematen da; Shangaiko rankingaren arabera munduko 400 unibertsitate onenen artean dagoena eta erreferentziazko unibertsitate liderra da Euskal Herrian.
Gizartearen zerbitzura dagoen eta irabazi-asmorik ez duen erakundea garen aldetik, kalitate handiko prestakuntza eskaintzen dugu, Ebaluazio eta Egiaztapen Agentzia nazioanlak (ANECA) eta euskal unibertsitate-sistemak (UNIBASQ) berretsia, prezio oso lehiakorretan.
Masterrak marketin eta salmenten zuzendaritzako prestakuntza eskaintzen du, azken joerak kontuan hartuta eta diziplina anitzeko ezagutzak eta gaitasunak eskainiz, zuzendaritza mailan zein maila teknikoan lanbide-garapena sustatzeko eta garatzeko. Marketin estrategiko eta operatiboari, salmenta-zuzendaritzari, online marketinari eta IAri buruzko prestakuntza espezifikoa zuzendaritza-trebetasunei buruzko prestakuntzarekin osatzen da.
Master hau egiteak harreman-sare zabal bateko kide izatea ekarriko dizu, graduatuen elkartearen bidez, etengabeko prestakuntza, enplegagarritasuna eta lanbide-aurrerapena errazteko.
Masterrak Ekonomia Sustatzeko Sailaren (Bizkaiko Foru Aldundia) eta FESIDEren babesa du.
Erakunde laguntzaileak dira: Ekonomistak. Ekonomisten Euskal Elkargoa, Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofiziala eta Michael Page.