GAKOAK - Unibertsitateko Aditua: Larrialdietako Medikuntzaren Praktikak

Tituluaren gakoak

Larrialdietako Medikuntzako ikasketak egitean, gaitasun eta trebetasun oso espezifikoak lortu behar dira, eta hori nekez egin daiteke ez bada larrialdietako zerbitzuan jardunez.

Barneko mediku egoiliarren prestakuntzan larrialdietako espezialitate aitorturik ez egoteagatik, eta lehen aipatutako espezifikotasuna dela eta, aitortutako espezialitateetako egoiliarrek eta espezialistek ematen dituzte larrialdietako zerbitzuak ospitale publikoetan. Osasun zerbitzuen hornitzaile pribatuek, berriz, familia medikuengana jotzen dute larrialdietako zerbitzuak emateko, edo oro har Medikuntzako gradudunengana.

Egoera horren aurrean, ikastaro hau proposatu dugu Dermatologia, Oftalmologia eta Otorrinolaringologia Sailean, Zorrotzaurre Klinikako larrialdietako zerbitzuan eskainitako kalitatezko prestakuntzak eta UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaskuntza simulatuak eta teorikoak bultzatuta. Gure helburua da larrialdietako zerbitzuetan kalitatezko zerbitzua emateko aukera emango dieten ezagutza, trebetasun eta jarrerei buruzko prestakuntza ematea ikasleei.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).

4 ARRAZIO - Unibertsitateko Aditua: Larrialdietako Medikuntzaren Praktikak

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Prestakuntzaren kalitatea
  • Medikuntzako gradudun langabeen kopuru gero eta handiagoa
  • Gaindituz gero lana aurkitzeko aukera
  • Larrialdietako Medikuntzako prestakuntza arauturik ez egotea

IRUDIA - Unibertsitateko Aditua: Larrialdietako Medikuntzaren Praktikak

IRTEERAK PROFESIONALAK - Unibertsitateko Aditua: Larrialdietako Medikuntzaren Praktikak

Irteera profesionalak

Larrialdietako medikuen plazak erakunde publiko eta pribatuetan, Ospitaleratu aurreko larrialdi medikoen zerbitzuak, Lehen mailako arretako larrialdietako zerbitzuak, Ospitaleko larrialdietako zerbitzuak, Esku hartzeko eta erreskateko zerbitzuak, Hondamendien aurrean osasun erantzuna emateko erakundeak, Babes Zibileko zerbitzuak eta Gurutze Gorria, eta Pazientearen hasierako balorazioan adituak.

Larrialdi medikoetako adituaren ikastaroak beharrezko ezagutzak ematen ditu osasunaren arloan modu profesionalean moldatzeko, eta zehazki, larrialdi egoeretan behar bezala jarduteko. Gainera, etengabe ari da aldatzen eta hazten adar hori, eta ikastaro hau baliagarria da zentzu horretan, larrialdi egoeretan aplika daitezkeen osasun alderdiak ezagutzen dituzten profesionalak behar baitira. Osasun alderdietan espezializatzeko aukera ematen du ikastaro honek. Gaitasun garrantzitsuak lortzen dira horrela, hala nola patologiak (digestio aparatukoak, bihotzekoak, arnas aparatukoak…) bereizten jakiteko oinarrizko kontzeptuak. Eta kasu bakoitzean zer proba eta esku hartze egin daitezkeen ere ikasten da, eta hori baliagarria da ezagutza horiek lanbidean zein eremu pertsonalean erabiltzeko.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).