TITULUAREN GAKOAK
Osasunarreta herritarren oinarrizko eskubidea izateaz gain, pertsonen bizitzaren alderdirik intimo, erabakigarri eta garrantzitsuenei lotuta dago. Gizartearen bizitzakalitatearen eta ongizatearen funtsezko oinarrietako bat da. Graduondoko honek pazientearen hizkuntza eta kultura eta osasunjarduera uztartuko ditu. Graduondokoaren helburu nagusia kalitatezko osasunarreta emateko hizkuntza eta kultura kudeaketaren inguruko berariazko prestakuntza eskaintzea da, arreta berezia eskainiz euskarari.
Graduondoko formazio honek Unibertsitateko Espezialista Titulua (30 ECTS) eskainiko die parte hartuko duten ikasleei. Era berean, egitura modularrari esker, modulu teorikoa bakarrik egin nahi dutenek Aditu Titulua (15 ECTS) lortuko dute, UPV/EHUren berezko ikasketen arloko titulu ofizial baten bermearekin.
Euskal Herriko osasun sistemaren behar eta helburuei erantzun egokia emango dieten profesionalak prestatuko ditu. Ikasleek osasunarretaren esparruan gaur egungo jardueraren paradigmak ezagutu eta praktika klinikoan aplikatzeko gaitasuna eskuratuko dute. Zehazki, osasunjardueran hizkuntzak eta kulturak duten garrantziaz jabetuko dira, eta, aldi berean, ezagutzan oinarrituriko gaitasunak erdietsiko dituzte, euren ibilbide profesionalean jarduera egokiak bermatzeko.