Irakasleak

XSLaren edukia

ALBERTO DIAZ DE JUNGUITU GONZALEZ DE DURANA

Ezagutza arloa
Ekonomia Aplikatua
Saila
Ekonomia Aplikatua
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
alberto.diazdejunguitu@ehu.eus

Ekonomian doktorea (UPV/EHU) da eta 1990az geroztik Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Ekonomia Aplikatua I Saileko irakasle eta ikertzailea.

Hainbat ikerketetan parte hartu du, bai estandarren inguruan, bai ziurtagiriei dagokion alorrean, bai ikuskapenetan, eta egindako txostenak ere askotarikoak izan dira (Ekonomia zirkularrari, enpresa-jardunari eta garapen jasangarriko helburuak lortzeari buruzko ikerketa-taldea Eusko Jaurlaritzako IT 1679-22 ikerketa talde kontsolidatua).

2016tik Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko kidea (GEZKI UPV/EHU).

Hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du, eta hainbat artikulu zientifiko eta liburuetako kapitulu ere argitaratu du. Bere intereseko gai nagusiak, besteak beste, honakoak dira: iraunkortasuna, ingurumenaren kudeaketa eta estandarrak eta normalizazio prozesuak.

Ocean i3 Ocean Bordeaux-Euskampus Campuseko Hezkuntza Berrikuntzako Nazioarteko Proiektuan parte hartzen du.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko Matematikak I eta Matematikak II irakasgaietako irakaslea izateaz gain, Ekonomia Sozial eta Solidarioa Unibertsitate Masterrean "Gizarte Ekonomiako Erakundeen Administrazioa" eta "Ekonomia aplikatua" irakasgaiak ere irakasten ditu.

Kanpo-ebaluatzailea eta aholkularia. Esperientzia luzea unibertsitateko kudeatzaile gisa. Plangintza estartegikoko prozesuak diseinatzea eta hedatzea.

UPV/EHUko Gazte Ekintzailetza Programaren arduraduna.

Gipuzkoako Campuseko Tecnalia Ikasgela Teknologikoko zuzend

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak