TITULUAREN GAKOAK
Titulu honen helburu nagusia da Lehen eta Haur Hezkuntzako irakasleak prestatzea hizkuntzazkoak ez diren irakasgaiak kanpoko hizkuntzan emateko AICLE/CLIL (Edukiaren eta Atzerriko Hizkuntzaren Ikasketa Integratua) metodologiaren bidez.
CLILko etorkizuneko irakasleek euskaraz irakasten duten irakasleez eta ingeleseko irakasgaiko irakasleez bestelako gaitasunak izan behar dituzte. Ikasleei gaitasun horiek emateko, beren komunikazio gaitasuna (C1 mailako ingelesa) eta hizkuntzarteko eta kulturarteko kontzientzia garatu ahal izango dituzte, IKTak eskoletan modu esanguratsuan txertatzen ikasiko dute, eta AICLE/CLIL metodologiaren kontzeptuak eta printzipioak ezagutuko dituzte, bai eta EAEko testuinguruan aplikatzeko modalitateak ere.
Gainera, titulu honen bidez, ikasleek EAEko curriculum eta testuinguru hirueledunera egokitutako sekuentzia didaktikoak diseinatzen ikasiko dute, Haur eta Lehen Hezkuntzako AICLE/CLIL geletan ezartzeko. Tituluak 32 ECTS ditu, 4 modulutan banatuta, eta online ematen da.