Irakasleak

XSLaren edukia

UNAI ORTEGA LASUEN

Ezagutza arloa
Zientzia Esperimentalen Didaktika
Saila
Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika
Ikastegia
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
Posta elektronikoa
unai.ortega@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitatean Zientzia Biologikoetan doktorea (2006). Baso-landare kalitatean lan egin du, mintegiko ekoizpena eta kudeaketa, eta birlandaketen lehen urteetako erantzun ekofisiologikoa modelizatuz, UPV/EHUn eta Asturiasko Printzerriko SERIDA basogintza sailean. Gaur egun, Hezkuntza Zientifikoaren eta Iraunkortasunerako Hezkuntzaren etengabeko hobekuntzan ikertzen ari da, hezkuntza formalean zein ez-formalean. Hainbat nazio zein nazioarteko ikerketa proiektutan hartzen du parte, baita Campus Bizia Lab eta IKDi3 Laborategia deialdietako irakaskuntza-berrikuntzako proiektu desberdinetan ere.

2003 eta 2012 artean, Zientzia eta Teknologia Fakultateko (UPV/EHU) Biologiako graduko irakaslea, guztira 5 urtez. 2014az geroztik, Zientzia Esperimentalen Didaktika atalean hainbat irakasle lanpostu bete izan ditu, irakasle agregatu gisa 2022ko uztailaz geroztik.“IKTak hezkuntzan BERrikusten, BEReraikitzen, BERrizten” ikdIT/EDikd-2018 IKD irakasle talde egiturartuaren kide.

ORCID: https://orcid.org/0000-0002-3625-6476

ResearcherID: http://www.webofscience.com/wos/author/record/Z-3488-2019

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak