Tituluaren gakoak
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ikastetxeen Zuzendaritzako eta Lidergo Digitaleko adituen programan, hezkuntza erakunde bateko zuzendaritza ta kudeaketa sistemak ezagutzeko trebatzen dira parte-hartzaileak, baita erakundeko kide bakoitzari dagozkion funtzioez arduratzeko ere.
Edukia hezkuntza eta zuzendaritza arloetako oinarrizko gaitasunak lantzera bideratuta dago, honako alderdi hauek jorratzeko: lankidetzarako gaitasuna, erabakiak hartzeko unean prozesu metakognitiboen aplikazio sistematikoa, edo ingurura egokitzea (gero eta konplexuagoa eta aurreikusi ezina dela kontuan hartuta), ikastegi barruan nahiz bertatik kanpo.
Programa honen bitartez, hezkuntza erakunde baten kudeaketa akademiko eta enpresarialaren errealitatean sakondu nahi da, baita beste hainbat gai jorratu ere, hala nola gaitasun digitala (erakundearen eguneroko lanean integratuta) eta espazioaren ikusmoldea (gelatik harago), irakaskuntza-ikaskuntza prozesuko elementu garrantzitsua den aldetik.
Parte-hartzaileak edozein hezkuntza erakunde zuzentzeko gai izan daitezen trebatzea da helburua, oso kontuan hartuta araudia, bikaintasun akademikoa, hobetzeko beharrak eta ekintza zein hobekuntza planen egokitasuna.
Titulu hau, HEIZE, Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza elkarteen Federazioarekin lankidetzan diseinatu da, eta hainbat arlotako adituek parte hartzen dute (UPV/EHU, Eusko Jaurlaritza, Berritzegune Nagusia, esperientzia handiko ikastetxeetako zuzendariak).