Tituluaren gakoak
Euskara zerbitzu eta lan hizkuntza izan dadin egindako planak, gizartean euskararen erabilera areagotzeko bultzatu diren egitasmoak, aisialdiari eman zaion garrantzia, Helduen Euskalduntzean egindako bidea… hori guztia aztertzea du helburu moduluka antolatu den Master honek.
Master hau egitea erabakitzen baduzu, gaitasun hauek eskuratuko dituzu: hizkuntzak biziberritzeko giltzarri diren faktoreez jabetuko zara; hizkuntza-planifikazio eta ebaluaziorako dauden tresnak erabiltzen ikasiko duzu; euskararen kudeaketa, kudeaketa aurreratuan txertatzen ikasiko duzu; Eremu ez-formalean euskararen sustapenerako eraginkorrak diren estrategia eta esperientziak ezagutuko dituzu; bigarren hizkuntzak ikasteko eta irakasteko metodologiak ezagutuko dituzu.
Arlo horietako bakoitzean Aditu Titulua ere lor dezakezu.