Gaia

XSLaren edukia

IMANOL BASTERRETXEA MARKAIDA

Ezagutza arloa
Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea
Saila
Finantza Ekonomia II (Empresa Ekonomía eta Merkaturatzea)
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
imanol.basterretxea@ehu.eus

Imanol Basterretxea UPV/EHUko Finantza Ekonomia II Saileko Unibertsitateko Irakasle Titularra da. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea da UPV/EHU-n. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua eta Enpresen Sorkuntzan graduondoko ikasketak ere ditu.

Enpresa Antolakuntza, Kudeaketa Gaitasunak eta Zuzendaritza Estrategikoko irakaslea da UPV/EHUko graduatu eta graduondoko hainbat ikasketetan, eta irakasle gonbidatu gisa irakatzi du Frantziako Limoges Unibertsitatean eta Bordeaux Unibertsitatean. Ameriketako Estatu Batuetako Nevadako Unibertsitatean eta Erresuma Batuko Open Universityko ikerle bisitaria ere izan da.

Gaur egun, honako ikerketa lerroetan ari da lanean: Kooperatibak, Giza Baliabideen Kudeaketa eta Berrikuntza. Ikerketa ildo horietan, hainbat aldizkari akademikoetan argitaratu du bere ikerketa;Human Resource Management, British Journal of Industrial Relations, Organization, Economic and Industrial Democracy, Journal of Business and Industrial Marketing edo European Journal of Innovation Management -en, bestak beste.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak