XSLaren edukia

Eskainitako plazak

75

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Urria 2024

Abendua 2025

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

8.600 €

Irakaslekua

Bilboko Ingeniaritza Eskola / AS Fabrik

Arduraduna

Bilboko Ingeniaritza Eskola

GAKOAK - Hidrogenoaren Teknologiak Berezko Masterra

TITULUAREN GAKOAK

Klima krisialdiak trantsizio energetiko bat eskatzen du, eta horren barruan, hidrogenoa garrantzi handiko energia bektorea izango da, energia berriztagarriarekin eta elektrizitatearekin batera. Horren aitortza dugu orain dela ia urtebete hidrogenoa eta haren teknologiak hedatzeko Europako, Espainiako eta Euskadiko estrategiak hurrenez hurren onartu izana.

Elektrolisi bidezko hidrogeno ekoizpena, haren biltegiratzea, garraioa eta banaketa eta haren aplikazio energetikoak –mugikortasun iraunkorraren arloan, industriaren deskarbonizazioan edo hiri eta etxeetako klimatizazio sistemetan– orokortzen direnean, teknologia eta prozesu berriak garatuko dira. Era berean, enpresa berriek edo birmoldatutako oraingo enpresek prozesu horiek sakon ezagutuko dituzten teknologoak beharko dituzte.

Horrek zientzien eta ingeniaritzen arloko gazteek, beren hasierako prestakuntzan, teknologia horren ezagutzak eta gaitasunak eskuratu ditzaten eskatuko du, baina ez hori bakarrik; izan ere, ibilbide labur nahiz luzeko profesionalentzat ere beharrezkoa edo interesgarria izan daiteke prestakuntza osagarri bat jasotzea, energia bektore berri hori gure industria errealitatean sartzeko prozesuan parte hartzeko edo prozesua bera lideratzeko.

Aurre izen-ematea eta matrikula ez dira UPV/EHUn kudeatzen; informazioa guztia Matrikula atalean.

ARRAZOIAK - Hidrogenoaren Teknologiak Berezko Masterra

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Prestakuntza egokia eskaintzen du, abian den energia trantsiziotik eratorritako jarduera ekonomiko berritara sartzeko.
  • Hidrogenoa eta haren teknologiak etorkizun hurbilean eskatuko diren balizko konponbide teknologikoen artean daude.
  • UPV/EHUn eta gainerako erakunde parte hartzaileetan teknologia horien garapenean eta aplikazioan eskarmentu handia duten irakasle-ikertzaileak ditugu.
  • Masterra beste prestakuntza edo lan jarduera batzuekin bateragarria den formatu batean eskaintzen da.

IMAGEN - Hidrogenoaren Teknologiak Berezko Masterra

IRTEERA PROFESIONALAK - Hidrogenoaren Teknologiak Berezko Masterra

IRTEERA PROFESIONALAK

  • Prozesu ingeniaritza energia industrian, materialen industrian, energia instalazioetan…
  • Elektrolizagailuak, erregai pilak, bateriak… barnean izango dituzten ekipoak, instalazioak eta sareak garatzeko ingeniaritza.
  • Diseinu, fabrikazio edo mantentze ingeniaritza, hidrogenoa sartuko duten industrietan: mugikortasuna (trenak, itsasontziak, kamioiak, autobusak…), energia hornidura bermatzea (etenik gabeko elikadura sistemak edo energia biltegiratzea)…
  • Azterlanak: I+G, bideragarritasuna, segurtasuna, ingurumen inpaktua…

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak