NAIARA BILBAO QUINTANA
- Ezagutza arloa
- Didaktika eta Eskola Antolakuntza
- Saila
- Didaktika eta Eskola Antolakuntza
- Ikastegia
- BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
- Posta elektronikoa
- naiara.bilbao@ehu.eus
Hezkuntzan Doktorea Deustuko Unibertsitatean, Heziketa, Irakaskuntza, Programazio eta Ebaluazio konpetentzietan Graduondoduna Ramon Llull Unibertsitatean. Bigarren hezkuntza, Batxilergo, Lanbide Heziketa eta Hizkuntzen Irakaskuntzarako Irakaslegoaren formakuntzarako Unibertsitate Masterra, espezialitatea: Hezkuntza Orientazioa Deustuko Unibertsitatean. Gizabaliabideen Plangintza eta Kudeaketarako Masterra. Pedagogian Lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean.
Irakasleen arteko lankidetza eta elkartasunerako lan plataforma sortu ondoren, Argitalpenen eremuan jarraitu zuen garatzen, Anaya Taldean, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Hezkuntza sailean editore gisa. Ondoren unibertsitate irakaskuntzan hasi zen, Bilboko Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultatean irakasle.
Gaur egun (EHU-UPV) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle atxikia da eta Didaktika eta Eskola Antolakuntzako saileko kidea. Jardunean dauden irakasleei Hezkuntzaren Berrikuntza, Curriculumaren Garapena, Konpetentzien Ebaluazioa, eta Ulermen eta Pentsamendu Ikusgarriari buruzko eskolak eman dizkie, beste gai batzuen artean.
WEBLEARNER (IT-863-13) Euskal Ikerketa Sistemaren ikerketa-talde kontsolidatuko kidea da. Bere ikerketa jarduerek Hezkuntza Teknologia eta Ulermen eta Pentsamendu Ikusgarrirako Irakaskuntzaren arloak uztartzen dituzte. Gainera, bere interesak curriculumaren garapenean, ikaskuntzaren autoerregulazioan eta hezkuntza berriztatzeko prozesuetan oinarritzen dira.