Breadcrumb

Gakoak - Tratu Ona eta Haurren eta Nerabeen Babesa Eskolan eta Hezkuntzan

TITULUAREN GAKOAK

Titulu honen helburua da haurren kulturarekiko sentikorrak diren profesionalak hainbat diziplinatan gaitzea, ekitatean eta berrikuntzan oinarrituta, haur eta nerabeak edozein motatako indarkeriatik babestea sustatzeko. Adingabeei buruzko Legeak ongizatearen eta babesaren koordinatzailearen figura sortu berri du. Eta honekin horretarako gaituko da. Bada, profil honek dagokion lege esparrua ezagutuko du, eta prebentziozko esku hartzeak identifikatzen jakingo du.

Era berean, haurrek eta nerabeek jasaten dituzten indarkeria mota ezberdinen arrisku faktoreek eta ondorioek bereizgarri duten dimentsio anitzeko izaerari erantzuna emateko gai izango da.

Adingabeari eragindako inpaktua arintzeko behar diren jarduketak ere lantzen dira, eta edozein arriskuren prebentzio, jarraipen eta detekzio goiztiarra egiteko neurriak garatzen dira, edozein motatako indarkeriari aurre egiteko eta edozein motatako indarkeria prebenitzeko gaitasunak lortzeko bide emanez.

Azkenik, adingabeen kontrako indarkeria prebenitzeari lotutako alderdiekin hobetzeko proposamenak eta lan ildoak egiteko tresnak emango dira.

Aplikazio habiaratuak

XSLaren edukia

ESTEKA - Haur eta Nerabeen Babesa Etengabeko Prestakuntzako Masterra

Titulu hau Haur eta Nerabeen Babesa Etengabeko Prestakuntzako Masterraren parte da.

Ikusi Master honi buruzko informazioa

Arrazioak - Tratu Ona eta Haurren eta Nerabeen Babesa Eskolan eta Hezkuntzan

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Titulua bat dator legedia berriarekin
  • Haurrek eta nerabeek jasaten dituzten babesgabetasun eta arrisku egoeretan jartzen du arreta.
  •  eta Titulu hau elkarrekin antolatu dute Athletic Clubak eta BBK Fundazioak eta hainbat arlotako adituek hartuko dute parte (Eusko Jaurlaritza, Bidegintza GEK, EDE Fundazioa, Educo eta Edex).
  • Adin txikikoekin lotutako hainbat esparrutan bertatik bertara lan egiteko aukera eskaintzen du, modu berritzaile, eraginkor, iraunkor eta erreplikagarrian.

Irteerak profesionalak - Tratu Ona eta Haurren eta Nerabeen Babesa Eskolan eta Hezkuntzan

Irteerak profesionalak

Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralari buruzko Lege Organiko berriak agerian uzten du berariazko prestakuntza behar dutela adin txikikoekin lan egiten dutenek, edozein izanda ere lan arloa. Diziplina anitzeko prestakuntza eman nahi zaie profesionalei, adin txikikoak indarkeriatik babesteko maila guztietan. Horrela, titulu hau hiru prestakuntza zutaberen gainean eraikitzen da: lege esparrua, hezkuntza esparrua eta gizarte eta komunitate arloa.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak