Breadcrumb

Gakoak - Gizarte eta Hezkuntzako Proposamenak eta Ongizatea Haurtzaroan, Nerabezaroan eta Gaztaroan

TITULUAREN GAKOAK

Haurren, nerabeen eta gazteen ongizateari ikuspegi integral eta holistiko batetik erantzuteko beharrak proposamenak eta estrategia didaktikoak ekartzen dizkigu gogora, errespetuzko laguntzatik garatzen direnak, sormena, motibazioa, interesa eta garapen optimoa sustatzen dutenak. Horregatik, prestakuntza jaso behar dugu, gizarte eta hezkuntza arloko prozesuei laguntzeko beharrezkoak diren ongizate alderdiak kontuan hartuta.

Haur eta nerabeei begirunez begiratzea da helburua, eta, horretarako, ongizatea bermatuko duten ikaskuntza espazioak sortu behar dira. Horrela, errespetua, eskubide eta aukera berdintasuna bermatzen duten esperientziak eta jardunbide egokiak ezagutuko dira, alderdi emozionala eta ongizatea kontuan hartuta. Pedagogia aktiboak gidatzen dituzten printzipioetan ere sakonduko da, eta psikodramaren, pedagogia sistemikoaren edo neurozientziaren teknika aktiboak eta bizipenezkoak txertatuko dira hezkuntzaren eta gizartearen esparruan.

Emozioari, arteari, mugimenduan dagoen gorputzari eta espazioari balioa emateko proposamenak egingo dira, ikaskuntza adierazgarrirako eta hezkuntza prozesuen laguntzarako oinarri gisa, ikaskuntza espazioetan mindfulness eta yoga estrategiak txertatuta.

Erakunde babeslea: EDUCO

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Gizarte eta Hezkuntzako Proposamenak eta Ongizatea Haurtzaroan, Nerabezaroan eta Gaztaroan

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Errespetuzko begirada eskaintzen du ongizatea eta garapen integrala sustatzeko, pedagogia eta metodologia aktiboen bidez.
  • Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren aurrean Babesteari buruzko Lege Organikoaren eskaerari erantzuten dio, babeserako gizarte eta hezkuntza arloko proposamenekin.
  • EDUCO erakundearekin eta haur, nerabe eta gazteetan adituak diren pertsonekin diseinatu da titulua.
  • Ikasgelako eta ikasgelaz kanpoko modalitateari esker, lanarekin edo beste prestakuntza batzuekin konbinatu ahalko duzu.

Irudia - Gizarte eta Hezkuntzako Proposamenak eta Ongizatea Haurtzaroan, Nerabezaroan eta Gaztaroan

Irteera profesionalak - Gizarte eta Hezkuntzako Proposamenak eta Ongizatea Haurtzaroan, Nerabezaroan eta Gaztaroan

IRTEERA PROFESIONALAK

Titulu honek trebetasun emozionalak, sozialak eta artistikoak sustatzen dituzten praktika, proposamen eta esperientzia aktiboak eta errespetuzkoak diseinatzeko eta abian jartzeko tresnak areagotu eta eskuratu nahi dituzten hezkuntza edo gizarte arloko profesionalen eta laguntzaileen eskaerari erantzuten dio.

Gainera, premia eta errealitate berriei erantzuten die. Ikastetxeek, gizarte zerbitzuek eta aisialdiko gune/erakundeek premiaz eskatzen dituzte premia eta errealitate horiek, haurren, nerabeen eta gazteen ongizatea eta kudeaketa emozionala sustatzeko beharrari erantzuteko.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).