Gakoak - Berezko Masterra Gastronomia Espazioen Diseinua

TITULUAREN GAKOAK

Gastronomia euskal nortasunaren zutabeetako bat da: sukaldea ohoratzen dugu, eta mahai baten inguruan elkartzeko moduetara egokitutako inguruak eratzen jakin dugu, espazio horietan jatea bera gizarte ekintza gorena bihurtzen da, bizikidetza.

UPV/EHUren Arkitektura Eskola Donostian kokatzen da, Michelin izarren dentsitate handieneko hirian, eta bertan prestatzen ditugu unibertso – multibertso gastronomikoa definitzen duten sekretuak eta espazio gastronomikoak sakon ezagutzeko gai diren profesionalak.

Biltegi, sukalde, hotz areto, egongela, trantsitu eta joan-etorrietatik hasita erritu, tresneria, konfort akustikoa, argia, ontziteria eta eskaini beharreko menuraino; ikastaro honetan elementu guztiak aztertzen dira –errealak, funtzionalak, bizipenezkoak edo bizikidetzari lotutakoak–, eta horrela hobekuntza nabarmena bermatzen dugu gastronomia inguruneen sormenean eta gauzapenean. Hala, gastronomia espazioen diseinuan espezialistak prestatu nahi dira, kalitate eta lehiakortasun maila gorenean.

 

Erakunde laguntzaileak: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila (Eusko Jaurlaritza), Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunea (Gipuzkoako Foru Aldundia), Donostia Sustapena

Erakunde babesleak: Comercial Hostelera,  Cosentino, Gipuzkoa Ostalaritza, Habic, Parklex, Fagor Industrial, Hosfrinor

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Berezko Masterra Gastronomia Espazioen Diseinua

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Euskal Herriko eta inguruetako prestakuntza eskaintzan ez dago arlo honetan beste masterrik.
  • Oinarri bikoitza du: akademikoa (Ekonomia eta Enpresa Fakultatea eta Hezkuntza eta Kirol Fakultatea) eta profesionala (Emtesport, sektoreko euskal enpresa, kirol kudeaketan liderra).
  • Prestakuntza erakargarria eta beharrezkoa kirol kudeaketarako.
  • Ikasketa plana berritzailea eta malgua da, eta goi mailako kanpoko profesionalak biltzen ditu.

Irudia - Berezko Masterra Gastronomia Espazioen Diseinua

Irteera profesionalak - Berezko Masterra Gastronomia Espazioen Diseinua

Irteera profesionalak

Gaur egun, elikadura kolektiboa nagusitu denez, espazio horiek sukaldaritza mota bakoitzera egokitzeko gai izango diren profesionalen beharra gero eta handiagoa da.

Gure turismoaren ardatza gastronomia da, eta erreklamoa, berriz, gastronomiaren tenpluak, zeinak deseinu berrien bidez berrasmatu behar baitira. Era berean, hoteletako frankiziek irudi korporatibo malgua bilatzen dute, instalatzen diren lekura moldatu daitekeena.

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila. Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia. Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunea, Donostia Sustapena

ERAKUNDE BABESLEAK

Comercial Hostelera,  Cosentino, Gipuzkoa Ostalaritza, Habic, Parklex, Fagor Industrial, Hosfrinor

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).