Gakoak - Berezko Masterra: Finantza Merkatuak eta Banka Pribatua

Tituluaren gakoak

UPV/EHUren Espresa Institutuak antolatzen duen «Finantza Merkatuak eta Banka Pribatua» Berezko Masterrak prestakuntza osoa eskaintzen du finantza merkatuetan, aktiboen kudeaketan eta banka pribatuan. Gainera, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak akreditatu du finantza aholkularitzaren jarduera egiteko.

Programa anbiziotsu bat da eta maila handiko prestakuntza eskaintzen du arlo hauetan: datuen analisia eta arriskuen modelizazioa, merkatuak eta produktu eratorriak, zorroen kudeaketa, inbertsio alternatiboak (private equity, hedge funds; lehengaiak), finantza aholkularitza eta sozialki arduratsua den inbertsioa. Gainera, finantza sektorearen erronka eta joera nagusiak barne hartzen ditu.

Masterra aukera paregabe bat da finantza sektorera zuzendu eta egokitzeko behar diren trebetasun eta gaitasunak garatu ahal izateko. Sektore horrek, hain zuzen ere, gero eta sofistikazio eta prestakuntza handiagoa eskatzen du merkatuen eta inbertitzaileen eskakizunei erantzuteko. Alumni sare handi bat du; 2008az geroztik Masterra egin duten profesionalek osatzen dute.

Masterra osorik egin daiteke, edo berau osatzen duten unibertsitate espezializazioko tituluetako bakoitza bereiz egin daiteke, ikaslearen inguruabar profesionaletara eta pertsonaletara egokitu ahal izateko.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Urria 2024

Iraila 2025

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

5.300 €

Irakaslekua

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Arduraduna

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Berezko Masterra: Finantza Merkatuak eta Banka Pribatua

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Finantza merkatuei, inbertsioen kudeaketari, banka pribatuari eta finantza aholkularitzari buruzko maila handieneko prestakuntza eskaintzen die profesionalei.
  • Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak akreditatu du aholkularitzaren jarduera egiteko (MiFID II-ko eskakizuna).
  • Irasleak akademikoak nahiz lehen mailako finantza erakundeetan aktibo dauden profesionalak dira.
  • Graduatutako pertsonen % 90ek baino gehiagok finantza esparruan dihardute.

Irudia - Berezko Masterra: Finantza Merkatuak eta Banka Pribatua

Irteera profesionalak - Berezko Masterra: Finantza Merkatuak eta Banka Pribatua

Irteera profesionalak

Finantza eta aseguru erakundeetako inbertsio departamentuak, inbertsio bankuak, funtsen kudeatzaileak, finantza departamentuak eta arriskuen kudeaketako arduradunak, balore elkarte eta agentziak edo inbertsioen bitartekotza edo kudeaketari lotutako beste erakunde batzuk, zorroen aholkulariak, kontsultariak eta kudeatzaileak, finantza aholkularitzako enpresak, finantza agenteak, familia ondarearen eta Family Officearen kudeaketaren arduradunak, besteak beste.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak