TITULUAREN GAKOAK
Enpresa Institutuak antolatzen duen finantza merkatuetako eta aktiboen kudeaketako adituaren tituluak eskaintzen duen prestakuntzaren helburua da ezagutza teoriko eta praktiko batzuk ematea, finantza sektorera zuzendu eta egokitzeko behar diren trebetasun eta gaitasunak emateko profesionalei. Sektore horrek, hain zuzen ere, gero eta sofistikazio eta prestakuntza handiagoa eskatzen du.
Helburua da finantza merkatuei buruzko ezagutza sakon eta zorrotza lortzea, espezializazio maila handiarekin, finantza arrisku eta aktiboen kudeaketara zuzenduta. Horretarako, programa anbiziotsu bat eskaintzen du, bai eta maila handiko prestakuntza ere arlo hauetan: datuen analisia eta arriskuen modelizazioa, merkatuak eta produktu eratorriak, zorroen kudeaketa, inbertsio alternatiboak behavioral finance, finantza deszentralizatuak, finantza aholkularitza eta sozialki arduratsua den inbertsioa. Gainera, finantza sektorearen erronka eta joera nagusiak barne hartzen ditu.
Jasotako prestakuntzari esker, funtsak kudeatzen dituzten erakundeetan, arrisku departamentuetan, finantza departamentuetan, balore elkarte eta agentzietan eta abarren egiten dituzten jardueretara bideratu ahalko duzu zure ibilbide profesionala.