Irakasleak

XSLaren edukia

ANA DEL POZO RODRIGUEZ

Ezagutza arloa
Farmazia eta Farmazia Teknologia
Saila
Farmazia eta Elikagaien Zientziak
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
ana.delpozo@ehu.eus

Farmazian lizentziaduna (2003) eta doktorea UPV/EHUn (2009), Sari Bereziarekin bi kasuetan. 2008 eta 2009an CIBER-BBNko ikertzailea izan zen. UPV/EHUko irakaslea da 2009tik eta gaur egun irakasle agregatua da (Farmazia eta Elikagaien Zientziak sailan). Farmaziako Graduan eta “Farmakologia. Medikamenduen Garapena, Balioespena eta Erabilera Arrazionala” masterrean irakasten du, baita “Medikamenduen Ikerkuntza eta Ebaluazioa. Teknologia Farmazeutikoaren Aplikazioa Terapia Aurreratuen Garapenerako” doktorego programan ere, non Doktorego tesi baten zuzendaria izan den.

Bere ikerketa lana hiru lerro nagusi hauetan oinarritzen da: terapia genikorako bektore ez-biralen garapena, disolbagarritasun baxuko farmakoen bioerabilgarritasuna hobetzeko nanopartikulen garapena eta sendagaien ebaluazio farmakoterapeutikoa. Bektore ez-biralen arloan nazioarteko bi patenteren asmatzailea da. Euskal Unibertsitate Sistemako ikerketa-talde bateko (PharmaNanoGene) kidea da. Enpresa farmazeutiko eta bioteknologikoekin 12 kontratutan eta 16 ikerketa proiektutan parte hartu du. Europako COST Action batean (17103: Delivery of Antisense RNA Therapeutics) parte hartzen du. Journal Citation Reports (JCR) sisteman indexatutako aldizkarietako 32 artikulu zientifikoren, 4 liburu kapituluren, liburu baten, eta nazioko eta nazioarteko kongresuetarako hainbat komunikazioren egilekidea da.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak