GAKOAK - Unibertsitateko Aditua: Farmaziako Praktika Asistentziala

Tituluaren gakoak

Gure inguruan, aurrerapen ekonomiko eta soziala bizi-itxaropenean islatzen da; luzaroago bizi gara eta, horrekin batera, handitu egin da osasun zerbitzu publikoen eskaria.  Farmazia Komunitarioaren eraldaketa soziala ekarri du horrek, eta aldatu egin da farmazialarien paradigma; sendagaietan zentratuta egotetik, pazienteen beharrizanei arreta jartzera igaro da, osasun farmaziarako bidea eginda.

Osasun farmazia gako izango da osasun laguntzan eta osasunaren kudeaketan. Hartara, osasuna zaintzera bideratutako zerbitzuek onura sozial, kliniko eta ekonomikoa eragin behar dute; farmazia zerbitzu profesionalak ezarriz, eta Farmazia Komunitarioan eredu asistentzial publikoa eta sendagaien erabilera arrazionala babestuz.

Titulu hau osasun farmazian espezializatzeko bide gisa aurkezten da, eta  arreta farmazeutikoko zerbitzuak era arduratsu eta eraginkorrean emateko ezagutzak, trebetasuna, motibazioa, konfiantza eta gaitasunak eskuratzeko aukera emango die farmazialariei. Eskuratutako gaitasunei esker, jendarteak sendagaien erabileran eta osasun laguntzan dituen beharrizan berrietara egokitu ahal izango dira ikasleak.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Online

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Azaroa 2024

Uztaila 2025

Kreditu kopurua

15 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

700 €

Irakaslekua

On line

Arduraduna

Farmazia Fakultatea

4 ARRAZIO - Unibertsitateko Aditua: Farmaziako Praktika Asistentziala

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Farmazialari lanbideak dituen erronkei aurre egiteko prestakuntza espezializatua.
  • Irakasle adituen eskutik, Farmazialarien Elkargoen Kontseilu Nagusiko zein Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Kantabriako farmazialarien elkargo ofizialetako profesionalekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Farmazia Zuzendaritzarekin lankidetzan. 
  • Tutoreak eta jarraipen pertsonalizatua.
  • Metodologia aktiboak, kasu praktiko errealak eta irakaskuntza birtuala.

IRUDIA - Unibertsitateko Aditua: Farmaziako Praktika Asistentziala

IRTEERAK PROFESIONALAK - Unibertsitateko Aditua: Farmaziako Praktika Asistentziala

Irteera profesionalak

  • Arreta farmazeutikoan eta osasun farmazian espezializatzea.
  • Osasun arloko farmazia zerbitzu profesionalak garatu eta ezartzeko gaitasuna.
  • Farmazia komunitarioak dituen erronka berrietara egokitzeko gaitasuna hobetzea.
  • Osasun farmaziaren eta sendagaien ebaluazio eta erabilera arrazionalaren arloan ikerketa proiektuetan parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko gaitasunak eskuratzea.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak