Irakasleak
SARA URIONABARRENETXEA ZABALANDIKOETXEA
- Ezagutza arloa
- Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea
- Saila
- Finantza Ekonomia II (Empresa Ekonomía eta Merkaturatzea)
- Ikastegia
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Posta elektronikoa
- sara.urionabarrenetxea@ehu.eus
IRAKASKUNTZA
Finantza kudeaketaren arloan irakasten du, euskaraz zein gaztelaniaz, bai graduan eta baita graduondokoan ere. 10 urtez hainbat ikasgairen koordinatzaile izan da eta 40ren bat gradu amaierako eta master amaierako lan zuzendu ditu. Kutxabank bezalako entitateen barne prestakuntza programetan ere parte hartu izan du.
Irakaskuntza berrikuntza programetan lan aktiboa egiten du. Horren emaitza dira 4 Hezkuntza Berrikuntza Proiektu, kongresuetan hainbat komunikazio eta beste zenbait argitalpen indexatutako aldizkarietan. Irakasleen lana ebaluatzeko DOCENTIAZ programaren azken deialdian Bikain puntuazioa lortu zuen.
IKERKETA
Ikerketa lerroak: prestakuntza eta errendimendua kudeaketa arloan (UMPI taldea), etika finantzetan (ECRI taldea) eta finantza globalizazioa (doktorego tesitik eratorritako lerroa). 20 artikulutik gora argitaratu ditu aldizkari zientifikoetan (horietako 18 SSCI edo Scopus-en indexatuak), 30 nazioarteko edo nazio mailako kongresu baino gehiagotan aurkeztu ditu komunikazioak. 15 ikerketa proiektu lehiakorretan eta 13 kontratutan parte hartzeak argitalpen horiek modu esanguratsuan ahalbidetu zituen.
KUDEAKETA
Gaur egun UPV/EHUren Etengabeko Prestakuntzaren Zuzendaria da. Iraganean, Euskara Batzorde Estatutarioko kide izan zen, ordezkapen poltsen tribunalaren presidente, fakultate batzordearen kide, Ondare Kudeaketa eta Banka Pribatua graduondokoaren zuzendarikide eta abar.