Irakasleak

XSLaren edukia

JOSE IGNACIO MARKO JUANIKORENA

Ezagutza arloa
Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak
Saila
Hezkuntza Zientziak
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
inazio.marko@ehu.eus

Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako Pedagogia Atalean Lizentziatua eta Doktorea. UPV/EHUren Doktorego Sari Berezia gizarte zientziak eta juridikoak arloan eta Euskarazko Tesien Mitxelena Saria eskuratu zituen.

Fakultateko Dekanoa izan da UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean 2017tik 2021era, eta aurretik Hobekuntza eta Berrikuntzarako Dekanordea (2008/2017) eta Pedagogia Graduaren Koordinatzailea (2013/2016).

UPV/EHUko irakasle agregatua HEFA fakultateko Hezkuntza Zientziak sailean, "Gizarte eta Hezkuntza Programa eta Zerbitzuen Ebaluazioa" edota "Hezkuntza Ikerkuntzaren Oinarriak" ikasgaiak bideratzen ditu Pedagogia eta Gizarte Hezkuntza Graduetan eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Formaziorako Masterrean.

Hizkuntza eta gizarte pedagogiaren alorrean, esku-hartze gaietan, aldaketa prozesuen kudeaketan, berrikuntzan, programen plangintzan eta ebaluazioan, eta taldeen kudeaketan espezializatua. Formazioa eta ikaskuntzaren berrikuntzari buruzko eta gizartean zein erakundeetan hizkuntzarekin lotutako berrikuntza eta aldaketa prozesuei buruzko hainbat ikerketa burutu eta lanak argitaratu ditu.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak