Irakasleak
KEPA ERDOZIA URIARTE
- Ezagutza arloa
- Hizkuntzalaritza Orokorra
- Saila
- Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- kepa.erdozia@ehu.eus
Ikertzaile, master eta graduko irakasle, eta Lingüística/Linguistics Doktorego programako batzorde akademikoko kidea naiz Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV). Nire ikerketan, elebidun talde ezberdinen prozesamendu sintaktikoa aztertzen dut bi hizkuntzek burmuinean duten irudikapena ezagutu asmoz. 2006an, doktore maila lortu nuen hizkuntzalaritza teorikoaren zenbait alderdi nagusi neurozientzia kognitibotik ekarritako tekniken bidez aztertuz. Ondoren, lehenengo doktorego-ondoko kontratua jaso nuen Frantziako Cognitive Neuroimaging Unit (INSERM-U562) taldean lan egiteko 2006tik 2008ra. Bigarren doktorego ondoko kontratua EHU/UPVko elebilab taldean egin nuen. Bertan, elebidunen hitz hurrenkera prozesamendua ikertzeari ekin nion berriro neuroirudien tekniken bidez.