Irakasleak

XSLaren edukia

MIKEL SANTESTEBAN INSAUSTI

Ezagutza arloa
Hizkuntzalaritza Orokorra
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
mikel.santesteban@ehu.eus

Euskal Filologian lizentziatu nintzen 1999. urtean, UPV/EHUko Letren Fakultatean. 2000. urtean Eusko Jaurlaritzako doktore aurreko beka batekin Ciència Cognitiva i Llenguatge doktorego programan eman nuen izena Universitat de Barcelona-n. Bertan, 2006. urtean doktoretza eskuratu nuen Lexical representation and selection in bilingual speech production tesiarekin. 2006an bertan, Espainiako gobernuko doktore ondoko beka bat lortu eta Edinburgora joan nintzen University of Edinburgh-eko Psikologia saileko Language Cognition and Communication ikerketa taldean lan egitera. 2007an Marie Curie Intra-European Fellowship bat lortu nuen Martin J. Pickering ikerlariarekin lan egiteko (University of Edinburgh). 2010. urtetik Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko Gogo Elebiduna ikertaldean egiten dut lan, 2010-2013 bitartean Juan de la Cierva ikerlari bezala, 2013tik 2014ko urria bitartean Ikerlari kontratatua bezala, eta 2014ko azarotik 2020ko otsaila bitartean Ramón y Cajal ikerlari bezala. Gaur egun Ikertzaile Doktore Iraunkorra naiz.



Weborri pertsonala: http://www.ehu.eus/HEB/mikel_santesteban/?lang=eu

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak