Irakasleak
ICIAR SAN MARTIN EGUIA
- Ezagutza arloa
- Euskal Filologia
- Saila
- Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa
- Ikastegia
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
- Posta elektronikoa
- itziar.sanmartin@ehu.eus
Master ikasketak ditu Hizkuntzalaritza konputazionalean eta doktorea da hizkuntzalaritza teorikoan (University of Maryland, 2002). Bere ikerketa nagusiki hizkuntzalaritza teorikoan kokatzen da, Ikerketa gaia egitura nominalak dira, bereziki euskarazkoak, ikuspuntu zabal batetik, bai alderdi teorikotik, bai hizkuntzalaritza aplikatutik, euskararen garapen lexiko-diskurtsiboaren testuinguruan. Irakaskuntzan UPV/EHUn osasun arloko euskarari lotutako irakasgaiak irakasten ditu Medikuntza eta Erizaintza fakultatean eta graduondokoan Hizkuntzaren Analisia eta Prozesamendua deritzon masterrean parte hartzen du “Hizkuntzaren Prozesamendu naturalerako Hizkuntzalaritza” irakasgaiaren irakaskuntzan.