Irakasleak
PATXI XABIER ARREGI IPARRAGIRRE
- Ezagutza arloa
- Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
- Saila
- Lengoaia eta Sistema Informatikoak
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Posta elektronikoa
- xabier.arregi@ehu.eus
Xabier Arregi Iparragirre Informatikan doktorea da 1995az gero Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, unibertsitate horretako Lengoaiak eta Sistema Informatikoak saileko irakasle kontratatua da. Honako arlo hauetan dihardu irakaskuntzan, graduan nahiz masterrean: Programazioa, Datu-egiturak eta Algoritmoak, Web-garapena eta Lengoaia Naturalaren Prozesamendua.
EHUko IXA ikerkuntza-taldeko (http://ixa.si.ehu.eus/) eta HiTZ: Hizkuntza Teknologiako Euskal Zentroko (http://hitz.eus/) kide da. Ikerketa-lana batez ere honako alorretan landu du: Semantika Lexikala, Lexikografia Konputazionala, Korreferentzien Ebazpena, eta prozesamendu semantikoaren aplikazioak Informazioaren Berreskurapenaren eta Galderak Erantzuteko Sistemen arloan. Lan horiek Euskararen Prozesamendura bideratu dira nagusiki.