GAKOAK - Unibertsitateko Aditua Euskara eta Digitalitatea

Tituluaren gakoak

Teknologia digitalak gure gizarteko txoko guztietara iristen ari diren honetan, hizkuntzen bizitasuna neurtzeko eta hartan eragiteko, ezinbestekoa da erabilerari hainbat ikuspuntutatik erreparatzea, baita digitaletik ere. Beste hizkuntza gutxitu batzuekin alderatuta, euskararena ezohiko kasua da: tresna eta baliabide digital ugari dauzkagu, zenbat hiztun garen kontuan hartuta. Erabiltzaileen kontsumo-ohiturak aztertuz gero, ordea, aise ikusten da euskarazko eskaintzak hutsune nabarmenak dauzkala eta eskaintzen dena ere ez dela jendearengana nahi beste iristen. Zer egin, orduan?

Testuinguru digitalean euskara sustatuko dutena ditu eta arituen beharra dugu askotariko alorretan, eta horretarako prestakuntza eskaini nahi du online graduondoko honek.

Eskuragarri dauzkagun tresna eta baliabide digitalak ezagutarazteaz gain, gogoeta piztea eta euskararen zaintza eta sustapen digitalerako estrategiak lantzea da helburua.

UPV/EHUrekin batera, UEUko GOI institutua arduratuko da prestakuntza eskaintzeaz, online ikas-irakaskuntzarako propio sortutako eredu pedagogiko bat oinarri hartuta. Gainera, lankidetzari garrantzi handia eman zaio graduondokoaren diseinutik bertatik, eta, horren erakusgarri, alorreko hainbat eragile garrantzitsuk parte hartuko dute irakasle- taldean.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Online

Hizkuntza

Euskara

Egutegia

Urria 2024

Apirila 2025

Kreditu kopurua

18 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

1.000 €

Irakaslekua

Goi mailako Online Institutua

ARRAZOIAK - Unibertsitateko Aditua Euskara eta Digitalitatea

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Teknologia digitalen goraldiak euskarari nola eragiten dion ulertzeko gakoak eskaintzen dituelako.
  • Tresna eta baliabide praktiko ugari aurkezteaz gain, euskararen sustapenean eragiteko estrategiak proposatzen dituelako.
  • Alorreko aditu eta arituekin harremanetan jartzeko aukera ematen duelako.
  • Ikasleak erdigunean jartzen dituen online eredu pedagogikoa duelako oinarrian, norberaren beharretara moldagarria baina kolaboratiboa.

IRUDIA - Unibertsitateko Aditua Euskara eta Digitalitatea

IRTEERAK - Unibertsitateko Aditua Euskara eta Digitalitatea

Irteera profesionalak

Askotariko lan-esparruetan (hezkuntzan, komunikazioan, kulturgintzan...) teknologia digitalez baliatuz euskararen sustapenean arituko diren profesionalak.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak