Irakasleak
OLATZ PEREZ DE VIÑASPRE GARRALDA
- Ezagutza arloa
- Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia
- Saila
- Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Posta elektronikoa
- olatz.perezdevinaspre@ehu.eus
Olatz Perez de Viñaspre Garralda Informatikan doktorea da, eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle atxikia izateaz gain, Udako Euskal Unibertsitateko kidea ere bada. 2017. urtean bere tesia aurkeztu zuen euskararako osasun-terminologiaren itzulpen automatikoan eta honekin 2019. urtean VI. Koldo Mitxelena sarietako bat irabazi zuen.
EHUko IXA ikerketa-taldeko (http://ixa.si.ehu.eus/) eta HiTZ: Hizkuntza Teknologiako Euskal Zentroko (http://hitz.eus/) ikerlaria da.
Ikerketa lerro nagusiak itzulpen automatikoa, hizkuntzaren prozesamendua medikuntzaren domeinuan aplikatzea eta genero alborapena hizkuntza ereduetan izan dira orain arte, bereziki euskararentzat lan egin duelarik. Hainbat artikulu argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan eta kongresuetan, eta hainbat ikerketa-proiektutan hartu du parte, nola Euskal Herri mailakoetan hala estatu edo Europa mailakoetan ere.
2022. urtean II. Gladys del Estal saria jaso zuen, ingurune digitaleko emakumeentzat, bere "ibilbide akademiko oparoa" eta "gizarte erronka handiei" erantzuteko egiten duen lana azpimarratuz.