TITULUAREN GAKOAK
Euskal komunitate diasporikoa errealitate zaharra baina aldi berean oso bizi eta aktiboa da, eta gero eta presenteago dago bai bere kideen oroimenean eta bai Euskal Herriko bertako herritarren gogoan, orain dela gutxi sortutako «Euskal Diasporaren Egunak» erakusten duen bezala, besteak beste.
Ikastaro honek euskal diasporari buruzko prestakuntza transbertsala eta eguneratua eskaintzen du, diziplinarteko ikuspegiaz, gaiaren alderdi ugarietan sakontzeko, diasporen gaineko nazioarteko ikasketen testuinguru orokorraren barruan. Hala, gai honetan sakondu gura duen profesional edo pertsona orori zuzendua dago, diasporaren gaiari oso ikuspegi desberdinetatik eta arlo zientifiko askotatik begiratzea proposatuz (historia, soziologia, literatura, antropologiatik, nazioarteko harremanetik, komunikaziotik...). Ikasleek gaitasunak eskuratuko dituzte atzoko, gaurko eta biharko euskal diaspora zer den, zer esan nahi duen eta zein garrantzi duen ulertu, aztertu eta ikertzeko, eta, hala dagokionean, gai honen ezagutza espezifikoa eta berritzailea beren zeregin profesional edo akademikoan txertatzeko.
Erakunde lankidea: Kanpoan den Komunitatearentzako Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza.