GAKOAK - Etika Soziosanitarioa Unibertsitateko Aditua

TITULUAREN GAKOAK

Prestakuntza horrek esku hartze sozialaren, sanitarioaren eta soziosanitarioaren eremuetan etikaren arloko prestakuntza jasotzeko premia sozialari erantzuten dio. Horrela, arreta soziosanitarioaren kulturan sakontzen laguntzen du, ikuspegi etiko eta profesional batetik, eguneroko esku hartze profesionalean sortzen zaizkien dilema eta gatazkei erantzun ahal izateko.

Esparru soziosanitarioaren eta printzipio etiko eta estrategikoen ezagutza, esku-hartze sozial, sanitario eta soziosanitarioan aplikatutako etikaren praktika, erakundeetan ikuspegi etikoa txertatzeko gaitasuna eta gatazka etikoen ebazpena sustatzen ditugu, deliberazio-metodologiaren bidez.

Aplikazio habiaratuak

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).

ESTEKA - Etika Soziosanitarioa Unibertsitate Espezializazioa

Titulu hau Etika Soziosanitarioa Unibertsitate Espezializazioaren parte da.

Ikusi Espezializazio honi buruzko informazioa

ARRAZIOAK-Etika Soziosanitarioa Unibertsitateko Aditua

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • EAEn espazio soziosanitarioa garatzeko konpromiso politiko esplizituari eta haren garapena planteamendu etikoetan egiteko gizarte beharrari erantzuten diogu.
  •  Gizarte eta osasun arloa integratzeko eta koordinatzeko gai izango diren profesionalak prestatzen ditugu, elkarlanean jarduteko eta askotariko diziplinak batzeko espazioak sortzeko ere gai izango direnak.
  •  Errealitate soziosanitarioa sakon aztertuko dugu; hartara, haren aurrerabiderako tresnak eta baliabideak ezagutu, landu eta ebaluatu ahal izango dira.
  • Gatazka etikoak konpontzeko ezagutzak eta trebetasunak eskuratzen dira.

IRTEERAK-Etika Soziosanitarioa Unibertsitateko Aditua

IRTEERA PROFESIONALAK

  • Gizarte jardunaren arloko profesionalak administrazioan, gizarte erakundeetan eta erakunde pribatuetan.
  • Osasun arlo publiko nahiz pribatuko profesionalak.
  • Arlo sozial, sanitario eta soziosanitarioaren ikertzaileak institutuetan eta unibertsitatearen edo bestelako erakunde pribatuen mendeko ikerguneetan.
  • Politikaren profesionalak.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).