Irakasleak

XSLaren edukia

RIKARDO MINGUEZ GABIÑA

Ezagutza arloa
Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa
Saila
Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
rikardo.minguez@ehu.eus

Ingeniari Industriala, mekanikako espezialitatean (1995) Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Doktorea (2001) Kimika eta Ingurumen Ingeniaritza Sailean.

1998az geroztik Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritza Proiektuak Saileko irakaslea.

Saileko idazkari akademikoa 2006tik 2016ra. Saileko burua 2016tik.

Ekonomia Zirkularra: Aplikazioa Enpresan graduondokoaren koordinatzailea da.

Produktu-Diseinurako Laborategia (PDL) koordinatzen du 2005ean sortu zenetik. Ikerketa Taldea 2010etik UPV/EHUk onartuta.

2005ean ikerketa egonaldia bat egin zuen Quebeceko Laval Unibertsitateko Ikusmen eta Zenbaki-Sistemetako Laborategian.

4 doktorego tesi zuzendu ditu (bat nazioartekoa).

Finantzaketa publikodun 20 ikerketa proiektu baino gehiagotan parte hartu du, horietako 9 proiektuetan ikerlari nagusia izanda. Enpresa pribatuekin burututako ikerketa eta teknologia transferitzeko 75 kontratu baino gehiagotan parte hartu du.

45 ekarpen baino gehiago ditu nazioarteko kongresuetan. 25 artikulu zientifiko indexatu baino gehiagoren egilekidea da. Sei-urteko ikerketa-aldi bat onartuta du.

Egungo ikerketa lerroak Alderantzizko Ingeniaritza Industrialean, Produktu-Diseinuan eta Produktuaren Bizi-zikloan oinarritzen dira.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak