Breadcrumb

Gakoak - Unibertsitate Espezializazioa Enpresari Aplikatutako Ekonomia Zirkularra

TITULUAREN GAKOAK

Azken bi mendeotan gehiegi ustiatu ditugu geure baliabide naturalak, gero eta urriagoak eta lortzen zailagoak bihurtu ditugularik. Horregatik, laugarren iraultza industriala garapen teknologiaren jauzi bat baino gehiago da, hazkunde ekonomikoaren eta baliabide naturalen kontsumoaren arteko uztardura hautsi beharko baitu. Azken alderdi honen eskutik etorriko da enpresa eredu berriak eratu, merkatu berriak garatu eta kalitatezko enplegua sortzeko bide eta abaguneak ekonomia zirkularraren eremuan.

Eredu zirkular berri honetan, produktu eta materialen balioak ahal denik eta luzeen mantentzen da denboran zehar, lehengaiak, emisioak, hondakinak minimora murriztu eta baliabideak, ondasunen bizitza baliagarria amaitzerakoan, behin eta berriro sartzen dira ekoizpen zikloan, balioa berriz ere sortuz. Hitz gutxitan, «erauzi, ekoitzi, erabili eta bota» delakoa baztertu eta «birpentsatu, birdiseinatu, murriztu, berrerabili, konpondu, birfabrikatu, birziklatu eta berreskuratu» delakora pasatzea da kontua, hau da «gehiago egitea gutxiagorekin».

Masterra bat dator Europako Itun Berdetik (Green Deal) sortutako politikekin eta Euskadi 2030eko Ekonomia Zirkularraren Estrategiarekin, zeinak gero eta indar handiagoa hartzen ari baitira larrialdi klimatikoaren eta planetaren mugak gainditzearen une honetan.

Masterrak lankidetza hitzarmenak ditu Eusko Jaurlaritzako IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoarekin eta Basque Ecodesign Centerrekin.

Gainera, hainbat erakundek hartzen dute parte irakaskuntzan: ACLIMA, AZTI, EVE, SIDEREX, ELIKA eta NEIKERrek, besteak beste.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Urria 2024

Abendua 2025

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

2.700 €

Irakaslekua

Bilboko Ingeniaritza Eskola

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Unibertsitate Espezializazioa Enpresari Aplikatutako Ekonomia Zirkularra

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Master honi esker, biderkatuko dituzu enplegua lortu eta sustapen pertsonala hobetzeko aukerak, ekonomia zirkularrak enpresa eta antolakundeei eman ahal dizkien berritasun eta ekarpen estrategikoak kontutan hartuta.
  • Irakasleek irakaskuntzan eta ikerkuntzan, politika publikoen kudeaketan eta enpresa-estrategietan esperientzia zabala dute, eta hainbat diziplinatan espezializatuta daude. Esparru akademikotik nahiz sektore publiko-pribatutik dator.
  • Irakasteko eta ikasteko metodologia aktiboa eta berritzailea da, gizartearen eta erakundeen erronkei konponbideak praktikan jartzera bideratuta dago, eta modu erdipresentzialean ematen da, zure agenda eta konpromiso pertsonalekin bateragarri egin dezazun.
  • Ekonomia zirkularra Europako Batzordearen lehentasun bat da 2030erako (Ekonomia Zirkularrerako Ekintza Plana, Europako Itun Berdea), 4.0 industriarekin lotua. Hori dela eta, gero eta gehiago txertatzen da ikerketan, finantzaketan, digitalizazioan, marketinean eta halako arlo transbertsaletan.

Irudia - Unibertsitate Espezializazioa Enpresari Aplikatutako Ekonomia Zirkularra

Irudia

Irteera profesionalak - Unibertsitate Espezializazioa Enpresari Aplikatutako Ekonomia Zirkularra

Irteera profesionalak

Gure industria-ingurunean, eredu zirkularrak (ekodiseinua, zerbitizazioa, birmanufaktura, BZA, ingurumen-adierazpenak, etab.) gero eta enpresa gehiago ari dira aplikatzen edo aplikatu nahi dituzte epe laburrean hainbat sektoretan, hala nola, automobilgintzan, garraio-ekipoetan, ekipo elektriko eta elektronikoetan, makina-erremintan, metalean, kimikan, nekazaritza eta basogintzan, eraikuntzan eta ingurumen-zerbitzuen azpisektorean.

Master honek gaitasuna ematen die ikasleei ekonomia zirkularraren esparruan negozio-aukerak identifikatzeko eta enpresa-antolamenduaren barruan eredu zirkularrak ainguratzeko.

Enpresari Aplikatutako Ekonomia Zirkularra Masterraren irakasgaiak eta Master Amaierako Lana MBAe3 - Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza Masterrarekin osatzen dira, titulazio bikoitza lortzea errazteko eta zure negozioa abian jartzeko.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak