Irakasleak

XSLaren edukia

ERLANTZ LIZUNDIA FERNANDEZ

Ezagutza arloa
Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa
Saila
Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
erlantz.liizundia@ehu.eus

Erlantz Lizundiak bere Doktore tesia 2011 urtean lortu zuen Material Aurreratuen Ingeniaritza arloan Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2014an Doktorego Sari Berezia jaso zuen bere lanak. 2012-2013 urteetan sektore pribatuan lanean jardun zen biopolimeroen aplikazio industrialetan lan eginez. 2014-2015 urteetan irakaskuntza eta ikerketa postdoktorala uztartu zituen (UPV/EHU). 2016an University of the British Columbian (Kanada) jardun zen 6 hilabetez Mark MacLachlan irakaslearen taldean ikertuz. Era berean, 2018an ETH Zürich-en (Suitza) jardun zen 6 hilabetez Markus Niederberger irakaslearen taldean lan eginez. 2016ko irailan Irakasle Atxiki maila lortu zuen UPV/EHU-ko Adierazpen grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Sailan. Bilboko Ingeniaritza Eskolan, lehenengo mailan “Ingeniaritza Grafikoak“ eta “Ingeniaritzako Grafikoetan Sakontzea” asignaturen irakaslea da, eta 2019/2020 kurtsotik aurrerantzean, Master mailako “Ekodiseinu eta Ekonomia Zirkularra“ ere. Bere ikerketa polimero berriztagarrietan, zelulosan eta zelulosa-inorganiko nanohibridotan oinarritzen da, batez ere sentsore/aktuadore, energia biltegiratzeko sistemak eta material katalitikoak garatzeko. Gaur arte 3 liburu-kapitulu eta 100 artikulu zientifiko baino gehiago publikatu ditu nazioarteko aldizkaritan (>3200 zita; h-index:34). Stanford Unibertsitateak Munduko 2% Zientzialari Gorena izendatu zuen Polimeroen kategorian 2020 eta 2021 urteetarako. Informazio gehiago: http

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak