Irakasleak
MAITE DE BLAS MARTIN
- Ezagutza arloa
- Ingurumenaren Teknologiak
- Saila
- Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- maite.deblas@ehu.eus
Maite de Blas Martín Ingeniari Kimikoa (2004) eta Ingurumen Ingeniaritzan Doktorea (2010) da, Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU). 2004 urtetik UPV/EHUko Ikerkuntza Atmosferikoaren Taldearen kidea da eta konposatu organiko lurrunkorren bidezko kutsadura atmosferikoaren inguruan ikertzen du. Zenbait ikerkuntza proiektu europar, nazional eta autonomikoetan parte hartzearen ondorioz, 40 ekarpen baino gehiago argitara eman ditu, liburu-kapituluak, kongresu-aktak eta txosten teknikoak barne. Kutsadura atmosferikoaren arloan nabarmenak diren aldizkari indexatuetan, Science of the Total Environment edo Atmospheric Environment esaterako, 9 artikulu argitaratu ditu.
2018 urtetik Irakasle Atxikia da Ingurumen Teknologiaren arloan, Bilboko Ingeniaritza Eskolan, zenbait Ingeniaritza Gradutan eta Unibertsitate-arteko Ingurumen Ingeniaritzako Masterrean irakasten du. Hamar urte baino gehiagoko irakaskuntza-ibilbidean zehar, hainbat irakaskuntza-material eta ikastaro (UPV/EHUko OCW plataforman) argitaratu ditu,. Sei hezkuntza-berrikuntzako proiekturen partaide izan da eta horietako batean koordinatzailea. Elkarlan horien ondorio dira 20 ekarpen baino gehiago, artikuluak, liburu-kapituluak, kongresu-ekarpenak eta berrikuntzaren inguruko jardunaldiak barne. 2011 urteko udan UPV/EHU-USAC hitzarmenaren testuinguruan egonaldi bat egin zuen Nevadako Unibertsitatean (Reno, EEBB).