Irakasleak

XSLaren edukia

ITZIAR MARTINEZ DE ALEGRIA MANCISIDOR

Ezagutza arloa
Enpresen Antolakuntza
Saila
Enpresen Antolakuntza
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
itziar.martinezdealegria@ehu.eus

Itziar Martínez de Alegría Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia eta Administrazio Zientzietan lizentziatua da (1996) eta Ekonomia eta Administrazio Zientzietan Doktorea unibertsitate berdinagatik (2006). Deustuko Unibertsiatatea (Bilbo) eta Université Catholique de Louvain-en (Belgika) lortu zuen bere Europear Ikasketei buruzko Masterra (1998). 2000 urtetik darama irakasle gisa Ekonomia eta Enpresen Administrazioari buruzko eskolak ematen Enpresen Antolakuntza Sailean (UPV/EHU). Energia, Aldaketa Klimatikoa eta Garapen Iraunkorraren inguruko hainbat artikulu, liburu kapitulu eta beste publikazioen autorea da, halaber, gai horiekin erlazionaturiko ponetzia desberdinak aurkeztu ditu Nazioarteko eta Nazio mailako hainbat Kongresuetan. 2008 eta 2012 urte bitartean UPV/EHUko Nazioarteko Ikasketen Katedraren Energiaren inguruko lan taldearen Koordinadorea izan da aurrera, eta Katedra horren inguruan urtero antolatzen den Energia, Aldaketa Klimatikoa eta Kooperazioaren Kongresuaren baitan hizlari gonbidatua izan da. Gaur egun Technology, Foresight and Management (TFM) Research Group ikerketa taldearen baitan egiten du lan.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak