ISMAEL ETXEBERRIA AGIRIANO
- Ezagutza arloa
- Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
- Saila
- Lengoaia eta Sistema Informatikoak
- Ikastegia
- Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- ismael.etxeberria@ehu.eus
Ismael Etxeberria-Agiriano Mondragon Unibertsitateko Elektrizitatean Ingeniari Teknikoa (Elektronika espezialitatea), Sistemen Informatikan Ingeniari Teknikoa eta Informatika Ingeniaria da. Staffordshire University-n (Erresuma Batua) Informatikan doktoretza lortu zuen.
Bere interes-arlo nagusiak Adimen Artifiziala, Etika Aplikatuak, Informatika Segurtasuna, Sistema Banatuak, IKTak eta Historiaurrea dira. Staffordshire University-n eta Mondragon Unibertsitatean irakasle izan da. Hiru urtez Crédit Lyonnais bankuan, Parisen (Frantzia), aholkulari gisa aritu zen lanean, eta beste hiru urte finantza-aplikazioetan jardun ondoren, berriro itzuli zen hezkuntzara. 2005etik, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Lengoaia eta Sistema Informatikoen Sailean, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), ari da lanean.
Gaur egun, Lengoaiak, Konputazioa eta Sistema Adimendunak (2. maila) eta Informazio Sistemen Segurtasuna Kudeatzeko Sistemak (3. maila) irakasgaiak ematen ditu Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Ingeniaritza Informatikoko Graduan. Halaber, Zibersegurtasun Industriala irakasgaia eskaintzen du Industriara Bideratutako Adimen Artifiziala eta Ordenagailu bidezko Ingeniaritza Masterrean.